BALZOLA TALDEA
Balzola Taldea 1989an hasi zen lanean, Construcciones y Promociones Balzola enpresa eratu zenean. Sortu zenetik konpainiak mota guztietako eraikuntza proiektuetan hartzen du parte, hainbat bezerorekin.
Gaur egun, Balzola eraikuntzako alor guztietan eta harekin erlazionatutako alderdi guztietan parte hartzen duen enpresa taldea da. Sozietateak lau sailetan banatzen dira: eraikuntza, eraikuntzarekin erlazionatutakoak, zerbitzuak eta higiezinen sustapena.
Konpromisoz betetako profesional dinamikoek osatutako taldea gara, eta gure ardura, guk egiten ditugun lanetan zuzentasun teknikoa izatea, epeak betetzea, ingurumena errespetatzea eta laneko arriskuen prebentzioan bikain aritzea da. Gure lanaren bitartez gai gara parte hartzen dugun proiektuei arrakastaz aurre egiteko eta obrek dituzten beharrei erantzuteko, haien burutzapen eta kudeaketa fase guztietan.
