BALZOLA TALDEAK hasiera-hasieratik bere langileen garapen pertsonalaren eta profesionalaren inguruan erakutsi duen interesa, pertsonen inguruan egituratutako kudeaketa aurreratuko estrategia bilakatu da azken urteetan.
Pertsonen zein taldeen talentua erakartzeko, gordetzeko eta garatzeko helburuz, pertsonei, beraien helburu eta interes profesionalei zen pertsonalei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak eta irizpideak emango dizkien Giza Baliabide Sistema bultzatu eta ezarri dugu.
Giza Baliabide Sistema horren bitartez, BALZOLA TALDEA, honako hau eskaintzen duen erakunde berria ari da bilakatzen:
- Zuzentasunean eta errespetuan oinarritutako laneko giroa.
- Prestakuntza eta garapen profesionalerako aukera gehiago.
- Laneko bizitzaren, norbere bizitzaren eta familiako bizitzaren arteko kontziliazioa.
- Etorkizuneko planak, ordainketa lehiakorrak eta erakargarriak izango dituen karrera profesionalerako.
Orri honetan zure esku jartzen ditugun lanpostuak aurkituko dituzu eta baita lanpostu horiek eskuratzeko bete behar dituzun eskakizunak ere. Lanpostu bakoitzean zein prestakuntza aukera dagoen ere adierazten dizugu.
Azkenik, eta zuretzat interesgarria den lanposturik aurkitzen ez baduzu edo gure TALDEAN praktikak egin nahi badituzu, zure Curriculum Vitae-a bidali ahal diguzu. Aztertu eta azkar erantzungo dizugu. Eskerrik asko.