ENPRESA PROIEKTUA
Lanean hasi ginen unetik, gure garapenerako faktore estrategikotzat hartu dugu koalifikazio maila altuko profesional taldea izatea, horrela parte hartzen dugun proiektu guztiei arrakasta bermearekin aurre egin ahal izateko. Balzola osatzen dugun guztion elkarrekiko gogoetatik sortzen da gure enpresa proiektua.
MISIOA
Eraikuntzan, higiezinen sustapenean eta zerbitzuetan jarduten dugun enpresa taldea gara, esperientzia handikoa, konpromisoa duten pertsona adituek eratua.
Gure asmoa gure bezeroak gogobetetzea da, etengabe, era dibertsifikatuan eta errentagarrian hazi ahal izateko.
Horretarako, guztiok gure ezagutza eta lana jarriko dugu mahai gainean, Balzola talde bikain bilakatzeko, gure bezeroei fidagarritasuna eta soluzio berritzaileak eskaintzeko gai izango dena, gure jarduketa guztietan zuzenak eta arduratsuak izanik, eredugarriak segurtasunari dagokionean eta ingurumenaren babesarekin kontzientziatuak.
Horrela, teknika, giza eta gizarte aldeetatik erreferente gisa hartuak izan nahi dugu, gure akziodunen, langileen eta hornitzaileen eta erakundeen eta gizarte osoaren aurrean ahalik eta satisfazio maila handiena sortzeko.
IKUSKERA
Nazioartean toki garrantzitsua beteko duen sektore anitzeko enpresa taldea izan nahi dugu, errentagarritasunean lider, eta abangoardiako taldeak eratua, gure balioei leiala eta teknika, giza eta gizarte aldeetatik erreferente gisa onartua.
BALIOAK
1. Kanpoko bezeroarentzako orientazioa.
2. Zorroztasuna, diziplina eta sistematika.
3. Zeharkakotasuna, elkarlana eta orientazioa barneko bezeroarentzat.
4. Autokritika, malgutasuna eta aldaketara egokitzea.
5. Konpromisoa eta identifikazioa enpresarekin.
6. Pertsonak eta haien segurtasuna errespetatzea.
7. Integritatea eta gardentasuna.
8. Emaitzarako orientazioa.
